2014(e)ko otsailaren 11(a), asteartea

Homero

Homero izenpean Iliada eta Odisea lanak heldu zaizkigu. K.a. VIII. mendeko idazlea dela uste izan da beti, baina egun badakigu lan hauek ahozko tradizioak sortutako literatur lanak direla. Homero beraren existentzia ere zalantzan jartzen da. Dena den egileak garrantzia galtzen du lan hauen garrantziaren ondoan.
Iliadan Troyako gudaren nondik norakoak kontatzen zaizkigu, Akilesen haserrea abiapuntua delarik.
Odisea Troyako gudaren amaierarekin hasten da eta Troyatik Itakara Ulisesek (Odiseo) egin beharreko bidea kontatzen digu.
Irakurketaz gozatu!!

2014(e)ko otsailaren 7(a), ostirala

Ovidio, Metamorfosis

Mitologiaren inguruan sakondu nahi duenarentzat klasikoetara jotzea da egokiena. Hemen duzue Ovidio handiaren lana Metamorfosis, hori bai, gazteleraz.