2016(e)ko otsailaren 4(a), osteguna

LATINAREN BILAKAERA

Latin idatziaren lehenengo aztarna.
Latinaren lehendabiziko aztarnak K.a. 500. urtekoak dira, Erroma etruriarren esku zegoen garaikoak. Etruriarrak Italiaren hegoaldeko herrialde preindoeuroparra ziren, hizkuntz bereziarekin eta Italia menderatu zutenak erromatarrak heldu arte. Ematen du alfabeto latindarra, hau da, gaur egun erabiltzen duguna, alfabeto grekoaren mendebaldeko bertsioa dela, etruriarren bidez heldu zitzaiena. 
Hasiera batean latina Italiaren erdialdeko hizkuntza baino ez zen, baina herrialde erromatarraren historioak Lazio izeneko eskualde horretatik askoz haratago zabaldu zuen hizkuntza. Egun, literatura latindarraren ospea ezaguna bada ere, hasiera batean erromatarrek grekoa erabiltzen zuten literatur lanen sormenean eta latina legeak eta kontu adminisitratiboetarako zerabilten soilik. 
  • Latin arkaikoa: K.a. III. mendean benetako eraldaketa pairatu zuen latinak, gehien bat bokalen bilakaerari lotuta. Gainera, erromatarrek greziarrekin harremanak estutu zituztenez, grekotik zenbait mailegu hartu zituzten. Hizkuntzaren bilakaerari lotuta, latinean idatzitako lehendabiziko literatur lana agertu zen, Livio Andronikoren Odusia, Homeroren lanaren  bertsio latindarra.
  • Latin klasikoa: K.a. I. mendean Erromako literatura mailarik gorenera heldu zen Virgilio eta Zizeron bezalako idazleekin, literatur lan ospetsuak idazteaz gain gaur egun ezagutzen dugun latin klasikoaren eredua ezarri zuten, lehenengoa poesian eta bigarrena prosan. 
  • Latin posklasikoa: K.o. I. eta II. mendekoa da posklasiko ezizenarenekin ezagutzen den latina, beraz, inperio garaikoa, askatasuna erabat murriztuta zegoen eta zentsura zen nagusi literaturan. Generoak ere nahasten hasi ziren, eta arkasimoak erabiltzen. Garaiko zenbait idazleen lanak ezagutu nahi? Apuleyo eta Seneka
  • Latin arrunta: K.o. III. menderarte gutxi gora behera, latin arrunta kaleko jendeak zerabilen hizkuntza zen, hezkuntzarik gabekoa eta Erromatik urrun bizi zena. Latin honetatik sortuko dira hizkuntz erromanikoak.
Denborarekin latina kristautasunarekin lotuta egongo da eta eliza zein hezkuntzako hizkuntza bilakatuko da. Hori bai, inperio erromatarra zatitu eta gero latinak okupatzen zuen lurraldea murriztuz joan zen pizkanaka. Gainera, hezkuntzan ere bera papera galdu zuenez desagertuz joango da. Azkenik latina kulturari erabat lotutako hizkuntza bilakatu zen, kaleko jendeak bestelako hizkuntza batzuk erabiliko dituen bitartean: K.o. X. mendearen inguruan hizkuntz erromanikoak agertuko dira.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina